Heriotza gertatzen denean egin beharreko urratsak

Senide edo lagun kutuna zenduz gero, heriotza asegururik izan nahi ez, zure eskura izango duzu profesionalen lan talde bikain baten esperientzia guztia, edozein ordutan. Aski izango duzu dei bakar bat egitea (943376980): deia jaso orduko, ehorztetxeko aholkulari batek aholkularitza eskaini eta zure nahiak interpretatzeko eta betetzeko lanari ekingo dio, betiere zure premiak, nahiak, erlijioa nahiz kultura kontuan harturik.

Era guztietako izapide administratiboak egiten ditugu (egiaztagiri medikoak, Erregistro Zibileko inskripzioa, osasun arloko izapideak, etab.). Gure profesionalak arduratuko dira aurrez adostutako guztia behar bezala gauzatzeaz. Zure zerbitzura izango duzu gure lan talde osoa.

Hildakoaren senideek eskubidea dute komeni zaien edo nahi duten ehorzketa enpresa kontratatzeko, hileta asegurua kontratatuta eduki nahiz ez.

Heriotza gertatu ondoko izapideak

Gida honetan, heriotza gertatuz gero kontuan hartu beharreko oinarri batzuk jaso ditugu; izan ere, egoera horretan, samin emozionalari aurre egiteaz gainera, senide edo lagun kutunaren azken agurraren aurretiko izapide administratiboak egin beharra suertatu ohi da.

Zer egin senide edo lagun kutuna hilez gero? Heriotza guztion bizitzako gertaera saihestezina izan arren, ez gara egoten egoera horri aurre egiteko behar bezala prestatuta eta eragin handia izaten du gugan. Hala ere, ezinbestean bete beharreko zenbait alderdi izaten ditu egoera horrek atxikirik, eta ez da izaten denbora askorik horiek betetzeko.

LEHEN URRATSA

Hasteko, zerbitzua beteko duen ehorztetxea aukeratu beharra dago. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimendutako sektoreko enpresen artean aukera egin beharko duzu. Ehorztetxea hautatzeko garaian, kontuan hartu ehorzketa zerbitzu osoa eskaintzen duen (beilatokia, errausketa labeak, etab.).

BIGARREN URRATSA

Aukeratutako ehorztetxeari abisua ematea da bigarren urratsa. Zure deia jaso orduko, profesional bat heriotza gertatu den tokira joango da, eta izapide guztien ardura hartuko du, baita une oro behar duzun informazio eta aholkularitza guztia emateko ardura ere.

HIRUGARREN URRATSA

Ehorztetxeak honako dokumentu hauek eskatuko dizkio familiari:

· Hildakoaren NAN.

· Ehorztokiaren datuak (hilerria, kalea, zenbakia, panteoiaren titularra eta, hilerri batzuetan, eskriturak). Gure hileta-agenteak emango dizu kasuan kasuko informazio guztia.

· Hildakoaren argazkia (eskelarako, oroigarrietarako)

· Arropa, zendutakoa arropa jakin batez jantzi nahi izanez gero

Deskargatu heriotza gertatzen denean egin beharreko urratsen gida: