Heriotza gertatzen denerako gidak

Badakigu, jakin, senide edo lagun kutun baten galera bizi osoan ahaztuko ez dugun esperientzia izaten dela; baina heriotzaren ondorengo hasierako etapa traumatikoa ere izan liteke helduentzat nahiz haurrentzat.

Horrexegatik eskaintzen dizkizugu Dolurako laguntza gida eta Haurren dolurako laguntza gida*, baliagarri izan ditzazun halako galera baten ondoren zer fase gerta daitezkeen eta horiei nola aurre egin jakiteko.

Haurrei dagokienez, zailagoa da haurrei heriotzari buruzko azalpenak ematea, baina haurren doluari begira bereziki landutako gida honetan zenbait pista aurkituko dituzue, gertatu dena ulertzen eta adierazten lagunduko dizuetenak.

Sakatu hemen, Dolurako laguntza gida irekitzeko

Sakatu hemen, Haurren dolurako laguntza gida irekitzeko

*- Mario Losantos del Campo Fundazioaren gidaren egokitzapena