Rekalde

Sulabea

Rekalde beilatokia, Funeraria Vascongada Taldearen egoitza nagusia da. 5.000m2-tik gorako azalera du, hiru solairutan banatuta. Behe solairua honako hauek osatua da: harrera lekua, hamar beilagela, jendaurreko arretako bulegoak, haurrentzako gunea, kapera multikonfesionala, taberna/jatetxea (09:00etatik 21:00etara zabalik, astelehenetik igandera) eta loradenda.

Erdisotoko solairuak gune hauek ditu: ibilgailuentzako aparkalekua, prestaketa gunea, errausketa labeko agur gela, errausketa labea eta biltegia.

Lehen solairuan, zerbitzu nagusien bulegoak, erakusketa aretoa eta loradendako biltegia daude.

Gipuzkoako erraustoki-beilatoki handiena da, eta zerbitzu integrala ematen du, eta honako zerbitzu osagarri hauek: tanatopraxia gela, loradenda, hilarrien eta marmolgintzako lanen kudeaketa, erretzaileentzako gunea, hilkutxen erakusketa, ibilgailuak,...

10 areto

Zerbitzuak