Gizarte erantzukizuna

Zalantzarik gabe, bizitzako etapa bat gehiago da heriotza; baina garrantzizko etapa, inondik ere, azkena baita, eta guztiok nahitaez igaro beharrekoa. Funeraria Vascongada Taldeko kideontzat, gure eguneroko jardunaren oinarria da guregana jotzen duten familiei laguntzea; baina oso kontuan hartzen dugu, betiere, une horren aurretik bizi osoa dugula gozatzeko eta azken etapa bera adina edo are gehiago zaindu beharrekoa dela aurretiko ibilbidea.

Horregatik, gure gizarte inguruneari eta ingurumenari onura dakarkioten hainbat ekimenetan parte hartzen dugu.

Gure konpromisoari loturik, bestalde, oso presente daukagu hilezkorrak garela, eta, gure filosofiarekin bat etorrita, ahalegin berezia egiten dugu gure zerbitzuak gizarteari hurbiltzeko, modu naturalean, ikus dezagun heriotza gure bizitzaren parte gisa, gizaki garen heinean. Horregatik daude gure beilatoki batzuk auzoetan kokatuta, herritarrei zerbitzu hurbilagoa eskaintzeko, gizartearekiko dugun konpromisoaren erakusgarri.